Orfeón Donostiarra
Miércoles, Abril 20, 2016

Orfeoiak Donostiako Koruko Andre Mariaren basilikan kontzertu solidarioa emango du hurrengo larunbatean 20:00etan, Bikarte ongintzako elkarteak antolatuta Txernobylgo hondamendiaren 30. urteurrena dela eta. Askotariko programa eskainiko du Orfeoiak, Sainz Alfarok zuzenduta eta Gerardo Rifón organistak lagunduta. 

Sarrerak Donostiako Boulevardeko informazio bulegoan salgai daude. Dirua “Itxaropen Habiak” proiektua, hau da, Minskeko (Bielorusia) Borovgliany ospitale onkologikoan,
umeen behin.

umeen behin umeen behin behineko  egonaldietarako egoitza finantzatzeko izango da .
Bikarte ongintzako elkartea 1997an sortu zen, Gallartako hainbat sendik egoera txarrean zeuden haur errusiar batzuk udako oporraldiak igarotzera ekarri zituztenean. Harrezkero, elkartea Euskadi osoan zabaldu da eta osasuna eta familiaren goxotasuna behar dituzten 1.700 neska-mutili baino gehiagori egin diete harrera. Ibilbide horri errekonozimendua egin zion Eusko Jaurlaritzak, eta 2007an Erabilgarritasun Publikoko Erakunde izendatu zuen.

EGITARAUA

ZADOK THE PRIEST (Georg Friedrich Haendel)
AVE VERUM (Karl Jenkins)
Bakarlariak:
Leire Sarasola, sopranoa
Nora Goyalde, kontraltoa
AITA GUREA (Aita Madina)
AVE MARIA (Javier Busto)
NIGRA SUM (Pau Casals)
REQUIEM (Johannes Brahms)
“Wie lieblich sind deine...”
LA DAMNATION DE FAUST (Hector Berlioz)
“Dans le ciel”
Bakarlaria:
Vinaixa Gartzia, sopranoa
PIE JESU (Adam Lloyd Weber)
 Bakarlariak:
Irati Fernández, sopranoa
Marta García, sopranoa
SALMO Nº 43 (Felix Mendelssohn)
ALLELUIA (Georg Friedrich Haendel)

x

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle publicidad relacionada con sus preferencias mediante el análisis de sus hábitos de navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede cambiar la configuración u obtener más información aqui.