Iñigo de Peque Leoz
Jueves, Febrero 23, 2017

Iñigo de Peque Leoz Musikeneko ikasleak Donostiako Orfeoia-Musikene I Saria jaso du, “Técnica interpretativa del órgano en la España del siglo XIX: una aproximación a la tratadística” izeneko ikasketa amaierako lanagatik. Sari banaketa bihar ostirala egingo da, hilak 24, 13.00etan Musikeneko Organo aretoan. Ekitaldia irekia izango da eta sarituak obra bat interpretatuko du amaieran.

Musikenek eta Donostiako Orfeoiak 2015ean sortu zuten sari hau, 2014an sinatutako hitzarmen bati esker. Musikeneko ikasleen artean Euskal Herriko musikaren inguruko ikerketa sustatzea helburu izanik, Ikasketa Amaierako Lanean 9 edo hortik gorako nota lortu dutenen lanak proposatzen zaizkio epaimahaiari arrazoitzen duen txosten baten bitartez.

Lehen edizio honetan saridun izan den lana, “Técnica interpretativa del órgano en la España del siglo XIX: una aproximación a la tratadística” Itziar Larrinaga eta Sergio Barrancoren zuzendaritzapean egin da. Bertan frogatzen da badela organoaren interpretazioan tradizioa, Madrilgo Errege Kontserbatorioaren inguruan sortua, eta tradizio horretan Hilarión Eslava eta Buenaventura Iñiguez musikari nafarrek zerikusi handia izan zutela. XIX. mendeko organo interpretazio teknikaren ikerketan originaltasun eta garrantzi handiko ekarpen musikologikoa da, gai horri orain arte ez baitzaio heldu.

Iñigo de Peque Leoz Bilbon jaio zen eta Musikenen, Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegian, lortu zuen goi mailako organo jotzaile titulua Esteban Landart, Loreto F. Imaz eta Loïc Mallié irakasleekin. Historia eta Musika zientzietan ere lizentziatua da, eta Hispaniar Musikan Masterra egin zuen Valladolideko Unibertsitatean. Bertan ari da oraintxe doktoretza ikasketak egiten Nicolás Ledesma-ren inguruan. Musiker aldizkariak (Eusko Ikaskuntza) bere ikerketa bat argitaratu zuen 2012an. Horretaz gain, organo jotzaile da Bilboko San Anton parrokian eta laguntzaile hiri bereko Santiago Katedralean.

Sari honi Musikenek eta Donostiako Orfeoiak azken urteotan egindako beste kolaborazio batzuk ere gehitzen zaizkio: 2015ean Musikene Orkestra Sinfonikoak eta Orfeoiak Beethoven-en Bederatzigarrena jo zuten Kursaal Auditoriumean elkartasunezko kontzertu batean, Sainz Alfaro zuzendari zutela. Urte horretan bertan berriz ere bildu ziren Donostiako Victoria Eugenia antzokian, Bilboko Arriagan eta Gasteizko Principal antzokian Jesús Echeverriaren zuzendaritzapean Usandizagaren Lan Golondrinas operaren kontzertu bertsioari ekiteko , Donostiako konpositorearen heriotzaren mendeurrenean. 2016an, Musikene Banda Sinfonikoa eta Donostiako Orfeoiak elkartasunezko kontzertua eman zuten Kursaal-en José Rafael Pascual-Vilaplana-ren eskutik, opera zatiak eta Charles Gounod-en obrak interpretatuz. Azkenik, joan den azaroan Musikeneko hogei bat ikasle Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin aritu ziren Donostiako Orfeoiaren bazkide-kontzertuan Prokofiev-en Iván izugarria interpretatzeko, Sainz Alfarok zuzendua.

x

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle publicidad relacionada con sus preferencias mediante el análisis de sus hábitos de navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede cambiar la configuración u obtener más información aqui.