ORFEOIAREN KONTZERTU KLASIKOEN ZIKLOA
Lunes, Enero 11, 2021

2021. urtea indartsu hasteko, Donostiako Orfeoiak KONTZERTU KLASIKOEN ZIKLOA sortu du lehen aldiz. Bost kontzertu izango dira guztira, hilabete bakoitzeko bat, urtarrilean hasi eta ekainera arte. Hiriak hilabete luzez ezin izan duenez bere abesbatza entzun, zikloko kontzertu guztiak Donostiako Kursaal Auditorioan eskainiko dira, eta abesbatzak hainbat bakarlari izango ditu lagun, pianoaz, organoaz eta metalez gain. Jose Antonio Sainz Alfaro Donostiako Orfeoiaren zuzendariak gidatuko ditu kontzertuak.

URTARRILA: BRAHMSEN REQUIEMA (21/01/17)

Johannes Brahmsen Ein Deutches Requiem (requiem alemaniarra) lanarekin hasiko dugu zikloa. Orfeoiak 1913tik du obra hau bere errepertorioan, eta ordutik, Lorin Maazel, Frühbeck de Burgos, López Cobos, Ataúlfo Argenta, Víctor Pablo Pérez, Michel Plasson, Fernández Arbós edo Ramón Usandizaga bezalako zuzendariekin interpretatu du, baita Berlingo, Londresko, Hamburgoko Irratiko eta Galiziako orkestrekin ere.

Kontzertua urtarrilaren 17an, igandea, izango da Kursaalen; Orfeoiarekin batera Miren Urbieta-Vega, sopranoa eta Jon Imanol Etxabe, baxua arituko dira, baita Jon  Urdapilleta eta Teodora Oprisor pianistak ere, Sainz Alfaroren zuzendaritzapean.

SARRERA EROSI

OTSAILA: ROSSINIREN 'PETTITE MESSE SOLENNNELLE' (21/02/28)

Hurrengo kontzertuan Gioachino Rossini izango da protagonista, Pettite Messe Solennelle kantariarekin; Antxon Ayestan maisuarekin batera askotan interpretatua, 2003an Orfeoiak Mexikon eskaini zuen obra hori, Patxi Aizpiri zuzendari zela; 2011n interpretatu zuten azkenekoz, Bilbon eta Leonen.

Kontzertua otsailaren 28an izango da, igandean, Kursaalen; Orfeoiarekin batera soprano bat, altu bat, tenore bat eta baritono bat arituko dira, baita Jon Urdapilleta pianista ere, Sainz Alfaroren zuzendaritzapean.

SARRERA EROSI

MARTXOA: POULENCEN GLORIA ETA ESTREINALDI ERRUSIARRAK (21/03/26)

Martxoko kontzertu honetarako aukeratu den errepertorioa energiaz beteta dago; Francis Poulencen Gloria-rekin hasiko gara, Orfeoiak dozena bat aldiz interpretatutako lana, azkena 2015ean Jun Märkl zuzendariarekin batera.

Jarraian, sobietar giroko gaualdi bati hasiera emango diogu, Orfeoiarentzat estreinaldiak diren hiru obrekin: Sergei Rakhmaninoven Six Choral Songs, Modest Músorsgkiren Josué eta Sergei Prokofieven Cantare Zdravitsa. Lan hauek interpretatzeko orduan, erronkarik handiena hizkuntza behar bezala ahoskatzea da, eta, aldi berean, obren erritmo frenetikoa jarraitzea.

Kontzertua martxoaren 26an izango da, asteartean, Kursaalen; Poulencen obrarako soprano bat eta alto bat izango ditugu. Gainera, obra guztiak piano-jotzaile batek gidatuko ditu, Sainz Alfarok zuzenduta.

SARRERA EROSI

APIRILA: FAUREREN REQUIEMA ETA RUTTERREN GLORIA (21/04/26)

Gabriel Faureren Requiema Donostiako Orfeoiaren obra izarretako bat da, eta aho bateko aitorpena lortu du beti. Abesbatzak 1984an abestu zuen lehen aldiz Toulousen, Michel Plassonekin Albiko katedralean, eta gainera Sir Simon Rattle (2013), Josep Pons (2012) eta Robin Ticciati (2013) zuzendari handien eskutik eskaini du obra hau.

John Rutter abesbatza musikako konpositore handienetako bat izan zen, eta bere lanik ezagunenetako bat da Gloria hau. Konpositore britainiarraren musikaren poza eta alaitasuna abesbatzaren, organoaren eta metalen bertsio honekin islatuko da; izan ere, abesbatzak Euskadi Brass talde instrumentala izango du lagun, 2019an Arantzazuko Santutegian Hamabostaldi Ibiltarian egin zuen bezala, eta baita F. Escudero Musika Eskolarena ere.

Kontzertua apirilaren 26an, astelehena, izango da Kursaalen; soprano bat eta baritono batez gain, Orfeoia organoarekin, Euskadi Brass taldearekin eta perskusioko ikasle batekin izango da, Sainz Alfaroren zuzendaritzapean.

SARRERA EROSI

EKAINA: OPERA ETA ZARZUELA (21/06/26)

Kontzertuen ziklo hau amaitzeko, Donostiako Orfeoiak opera eta zarzuela ospetsuenen zati koral sorta zabala eskainiko du, bertaratzen diren guztiak animatzeko prestatua.

Kontzertua ekainaren 26an, larunbata, izango da Kursaalen; koruak Jon Urdapilleta pianistaren laguntza izango du eta Sainz Alfaro izango da zuzendaria.

SARRERA EROSI

 

x

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle publicidad relacionada con sus preferencias mediante el análisis de sus hábitos de navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede cambiar la configuración u obtener más información aqui.