#EtxeanGeratu
Viernes, Marzo 27, 2020

COVID-19 gaixotasunak ekarritako ekaitzaren aurrean, Donostiako Orfeoiak bere elkartasuna eta maitasuna helarazi nahi die birusak kaltetutako pertsona guztiei eta baita egoerari aurre egiteko borrokan dabiltzanei.

Gainera, egunotan beren kontratuak galduta etorkizun ilun baten beldur diren musikari, abeslari, dantzari eta teknikoekin gogoratzen gara.

Ekaitza igaro bitartean etxean geratu garenez, gogoan izan musika dela bakardadea eta antsietatea arintzeko sendagai eraginkorrena; Spotifyn eta Youtuben entzun gaitzazue:

 


    SPOTIFY
   YOUTUBE
 
 

 

 
Gainera, webguneko
 
atalean, Donostiako Orfeoiaren bideoak, audioak eta kontzertu gogoangarrienak topatuko dituzue.
 
 
BERTAN BEHERA UTZITAKO KONTZERTUAK
 
Min handiz adierazten dugu gure datozen egunotako kontzertuak bertan behera gelditu direla; aurki behin-behineko egutegian gertatu daitezkeen aldaketen berri emango da, kontzertuen antolatzaileek informazioa igorri bezain laster.
 

 

  • ATZERATUTA EHU-DONOSTIAKO ORFEOIA sariaren entrega ekitaldia; hasiera batean martxoaren 23an egitekoa zen, Donostiako Aularioan.
  • BERTAN BEHERA gelditu da martxoaren 31n TOULOUSEko Halle Aux Grains aretoan programatutako kontzertua
  • BERTAN BEHERA gelditu da apirilaren 2an Madrilgo Auditorioan eskaini behar zen A+MUSIKA zikloaren kontzertua.
  • BERTAN BEHERA gelditu da apirilaren 4ean TORRELAVEGAko Asunción elizan antolatutako kontzertua.
  • BERTAN BEHERA gelditu da maiatzaren 15etik 24era bitartean Daniel Harding zuzendariarekin eta Gustav Mahler Jugendorchester orkestrarekin batera programatutako BIRA EUROPARRA. (Amsterdam, Hanburgo, Kolonia eta Luxenburgo).
  • BERTAN BEHERA gelditu dira XXX. Musika Jardunaldiak Pasai Donibanen maiatzaren 9an ORFEOI GAZTEArentzat.
  • BERTAN BEHERA gelditu dira Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin ekainaren lehen astean antolatutako kontzertuak Donostian, Bilbon, Gasteizen eta Iruñean. 

 

x

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle publicidad relacionada con sus preferencias mediante el análisis de sus hábitos de navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede cambiar la configuración u obtener más información aqui.