Bertan behera utzitako kontzertuen inguruko informazioa
Jueves, Marzo 12, 2020

Erakunde publikoek argitaratutako jarraibideei kasu eginez eta erantzukizun sozialarengatik, Donostiako Orfeoiak honako informazioa helarazten du:

- Bertan behera gelditu da apirilaren 2an Madrilgo Auditorioan eskaini behar zen A+MUSIKA zikloaren kontzertua.

- Oraingoz atzeratu egingo da EHU-DONOSTIAKO ORFEOIA sariaren entrega ekitaldia; hasiera batean martxoaren 23an egitekoa zen, Donostiako Aularioan.

- Bertan behera gelditu da martxoaren 31n TOULOUSEko Halle Aux Grains aretoan programatutako kontzertua.

- Bertan behera gelditu da apirilaren 4ean TORRELAVEGAko Asunción elizan antolatutako kontzertua.

- Bertan behera gelditu da Daniel Harding zuzendariarekin eta Gustav Mahler Jugendorchester orkestrarekin batera programatutako BIRA EUROPARRA:

  • Maiatzaren 15 eta 16ean AMSTERDAM hiriko Concertgebouw aretoan antolatutako bi kontzertuak.
  • Maiatzaren 18 eta 19an HAMBURGO hiriko Elbphilarmonie aretoan antolatutako bi kontzertuak.
  • Maiatzaren 21ean KOLONIA hiriko Kölner Philharmonie aretoan antolatutako kontzertua.
  • Maiatzaren 24an LUXENBURGO hiriko Auditorioan antolatutako kontzertua.

- Bertan behera gelditu dira Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin ekainaren lehen astean antolatutako kontzertuak Donostian, Bilbon, Gasteizen eta Iruñean. 

Bertan behera gelditu da Granadako Festibala uztailaren 12an.

- ATZERATU egin da Fantasia Korala eta Carmina Burana Kursaalen, uztailaren 18tik azaroaren 14ra

ORFEOI TXIKIA ETA GAZTEA

- Bertan behera gelditu dira XXX. Musika Jardunaldiak maiatzaren 9an Pasai Donibanen.

 

Bestalde, aurki behin-behineko egutegian gertatu daitezkeen aldaketen berri emango da, kontzertuen antolatzaileek informazioa igorri bezain laster.

 

x

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle publicidad relacionada con sus preferencias mediante el análisis de sus hábitos de navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede cambiar la configuración u obtener más información aqui.