Mahlerren 2. sinfonia arrakastatsua Toulouse ta Parisen
Miércoles, Febrero 12, 2020

Donostiako Orfeoiak bi kontzertu eskaini ditu berriki Frantzian, lehena larunbatean, otsailak 8, Toulouseko Halle Aux Grains aretoan, eta bigarrena asteartean, hilak 11, Parisko Philharmonie aretoan. Bi kontzertuak Toulouseko Capitolioko Orkestrarekin, Tugan Sokhiev zuzendariarekin eta Jeanine de Bique zein Christa Mayer bakarlariekin, azken hau, Janina Baechle-ren ordez. Horrela, Gustav Mahlerren 2. Sinfonia 48. aldiz interpretatu du abesbatzak.

Parisko Philharmonieko kontzertua  Radio Classique-k eskainiko du otsailaren 29an, 21:00etan. 

HARREMAN BEREZIA

Orfeoiak 2015ean inauguratu zuen Parisko Philharmonie Auditorium-a, eta bertan izan zen berriro iaz. Hiru kontzertu eskaini zituen 2.400 pertsonaren aurrean: hilaren 17an, Munich-eko Orkestra Filarmonikoarekin, eta orkestraren titularra den Valery Georgieven zuzendaritzapean, Mahler musikagilearen 8. sinfonia interpretatu zuen; hilaren 20 eta 21ean, Pablo Heras-Casadoren aginduetan, Berliozen Requiem-ari heldu zioten Parisko Orkestrarekin, haren abesbatzarekin eta Parisko Kontserbatorioko Orkestrarekin batera.

Orkestra honen eta abesbatzaren arteko harremana 1973an jaio zen, Michel Plasson zuzendariaren garaietan. 1985ean Orfeoiak Toulouseko Hiriko Domina jaso zuen, eta hurrengo urtean abesbatzak Ohorezko Bazkide izendatu zuen Plasson maisua eta orquestra.

2005etik egun arte, Sokhiev zuzendari errusiarrak harreman estua landu du abesbatza donostiarrarekin, eta bere hitzetan, “soinua, musikalitatea eta izpiritua” miresten ditu. Zuzendariarentzat, Orfeoiaren ahotsak “indartsuak eta boteretsuak” dira, eta soinu horrekin artea egitea “plazera” dela iritzi du. Sokhiev Moskuko Bolxoi Antzokiko zuzendari musikala ere bada egun.

x

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle publicidad relacionada con sus preferencias mediante el análisis de sus hábitos de navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede cambiar la configuración u obtener más información aqui.