DONOSTIAKO ORFEOIA, 2020ko KONTZERTUAK
Jueves, Febrero 6, 2020

DONOSTIAKO ORFEOIAK EUROPATIK BIRA MUSIKALA EGINGO DU

 

Abesbatza donostiarrak garrantzi handiko hainbat zita izango ditu nazioartean, eta 16 kontzertu ditu programaturik; Amsterdam, Eindhoven, Colonia, Hamburgo, Luxemburgo, Toulouse, Paris edo Rotterdam dira aurtengo helmugetako batzuk. Horrekin batera, zuzendari eta orkestra esanguratsuekin arituko da. Euskadin eta Nafarroan 12 kontzertu eskainiko dira, eta beste sei estatuan. Guztira, 34 kontzertu.         

2020 urtea nazioarteko kontzertu ugaridun denboraldia izango da Donostiako Orfeoiarentzat. Otsailean eta martxoan, Orfeoia bitan izango da Toulousen, eta Parisko Phillarmonien abestuko du beste behin. Ohi den moduan, abesbatza beste behin bilduko da Tugan Sokhiev maisuarekin eta Orchestre National du Capitole de Toulouse-rekin.

Aurtengo erronkarik handiena Europako bira musikala da. Daniel Harding maisuarekin eta  Gustav Mahler Jugendorchester orkestrarekin batera, Austria, Txekiar Errepublika, Herbehereak, Alemania eta Luxemburgo bisitatuko ditu. Gainera, irailean abesbatza  Montecarlon eta Aix-en Provence izango da, eta abenduan berriz, Rotterdamen eta Eindhovenen.

Gainera, Orfeoia hainbatetan bidaiatuko da Madrilera, Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin batera ibiliko da Hego Euskal Herriko hiriburuetan, Gipuzkako hiriburuan hainbat kontzertu eskainiko ditu, Granadako Musika Festibala bisitatuko du eta Irunen Luis Marianoren omenezko kontzertuan izango da.


HARROBIKO KORUAK

2020ko agenda ere beteta dute harrobiko koruek. Urtarrilaren 9an Orfeoi Txikiak kontzertua eskaini zuen Donostiako Aquariumean, SDV Elkartearen Sari Banaleta ekitaldian. Gainera, tradizioari jarraiki, urtarrilaren 20ean Orfeoiko abeslari guztiekin elkartu ziren San Sebastian eguneko meza kantatzeko Santa Maria Basilikan.

Otsailaren 27an, Orfeoi Txikia berriro izango da Aquariumean, ASPEGI Sarien 5. edizioan kantatzeko. Hilabetearen amaieran, Orfeoi Txikiak asteburuko elkarretaratzea egingo du ikasteko eta musika ezagupenetan sakontzeko.

Maiatzan, Orfeoi Gaztea Pasai Donibanen izango da; bertan XXX. Musika Jardunaldietan parte hartuko du. Maiatzaren 28an berriz, Orfeoi Txikia Antxon Sierra omentzeko kontzertuan izango da Mariaren Bihotza elizan.

Ekainaren 14ean, Orfeiaren Eskola Koruen 10. Kontzertu Solidarioa eskainiko da Viktoria Eugenia Antzokian.

Eta noski, urtero bezala, abuztuaren 14ean Orfeoiko abeslari guztiek Salbea kantatuko dute Santa Maria Basilikan; hurrengo egunean berriro elkartuko dira Meza Nagusian abesteko.

Urriaren 23an, harrobiko koruek Donostiako Orfeoiko Adiskiden Kontzertuan parte hartuko dute. Azkenik, ohitura den moduan, abenduaren 28an UNICEF-DONOSTIAKO ORFEOIA kontzertua eskainiko dute Kursaalen.

x

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle publicidad relacionada con sus preferencias mediante el análisis de sus hábitos de navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede cambiar la configuración u obtener más información aqui.