Händelen 'Mesias' oratorioa urtea amaitzeko
Miércoles, Diciembre 4, 2019

Urtea Gabonei keinua eginez amaitzeko, Donostiako Orfeoiak Händelen Mesias oratorioa eskainiko du larunbat honetan, abenduak 7, Kursaalen. Musika klasikoaren obra interpretatuenetako bat da; Georg Friedrich Händelek 1741. urtean konposatu zuen oratorio hau, antzinako abesti germaniarretan oinarriturik. Konposatzaileak soilik 3 aste behar izan zituen obra hau idazteko, Londresen zegoela; hala, bere heriotza arte Eguberri guztietan interpretatu zen Convent Gardenen. Horregatik, Gabonekin estuki lotutako obra da.

Excellentia Fundazioak antolatutako kontzertu honetan izango dira Santa Cecilia orkesta klasikoa eta Rocio Martinez (sopranoa), Roger Padulles (tenorea), Marta Infante (mezzoa) eta David Cervera (baxua). Orfeoiko zuzendari Jose Antonio Sainz Alfaro izango da kontzertuko batuta.

Sarrerak Kursaaleko webean salgai dituzue, eta baita auditorioko lehiatilan ere. Prezioa 38 eta 62 euro bitartekoa da, eta oraindik badira salgai. Kontzertua larunbatean izango da, abenduak 7, 19.30ean Kursaal Auditorioan.

x

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y mostrarle publicidad relacionada con sus preferencias mediante el análisis de sus hábitos de navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede cambiar la configuración u obtener más información aqui.